Otsailaren 21eko saioaren ostekoa

Saioaren hasieran IK/KI programaren inguruko berri batzuk eman genituen:

  • IV Simposiuma: Palma de Mallorcan izango da, urriaren 7 eta 8an. Animatuko gara? Informazio gehiago topatu ahal da I Zirkularrean
  • Viceko taldekoek proposatu diguten ikerketa proiektuaren berri eman genuen eta aparteko saio bat fibkatu haiek proposatzen duten galdetegia aztertzeko. Tresna, nahiz eta proiektuan parte ez hartu, ikastetxearen prozesua eta jarraipena egiteko interesagarria ikusi zen.

Gero, B Eremuan lantzen jarraituz, bi praktika egin genuen:

  • Puzzlea: estrategia metodologiko inklusiboak landu genituen egitura honekin.  Bide batez, aprobetxatu genuen “Lau jakintsu” egiturarekin konparatzeko eta argitzeko.
  • Aurreko saioan, Karmelek Kahhot-ekin kontatutako esperientziaren simulazioa bizi genuen, eta bi gauza landu:
    • Kahoot aplikazioa ezagutu eta zelan funtzionatzen duen ikusi; gamifikazioaren abentailak.
    • Konpetitibitatea ekiditzeko TGT teknika aztertuko eta estrategiak proposatu.
Publicado en B eremua, baliabide didaktikoak, egiturak, esperientziak, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Otsailaren 21ean, hurrengo saioa

Saioa hasteko IK/KI programaren inguruko berri batzuk emango ditugu:

  • IV Simposiuma martxan dago: Palma de Mallorcan izango da, urriaren 7 eta 8an. Informazioa laster agertuko da programaren web orrian.
  • Viceko taldekoek proposatu diguten ikerketa proiektua.

Gero, B Eremuan lantzen jarraituko dugu. Bi praktika proposatzen dizuegu:

  • Puzzlea: estrategia metodologiko inklusiboak landuko ditugu egitura honekin.  Eta aprobetxatuko dugu “Lau jakintsu” egiturarekin konparatzeko eta argitzeko.
  • Aurreko saioan, Karmelek Kahhot-ekin kontatutako esperientzia biziko dugu, eta bi gauza landuko dugu:
    • Kahoot aplikazioa ezagutu eta zelan funtzionatzen duen ikusi; gamifikazioaren abentailak.
    • Konpetitibitatea ekiditzeko TGT teknika aztertuko eta estrategiak proposatu.

 

Publicado en B eremua, egiturak, esperientziak, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Urtarrileko 24ko saioaren ostekoa

egitura-kooperatiboak

Saio honetan, aurreikusita zegoen moduan, iaz, egitura deribatu eta espezifikoen inguruan egindako lana berreskuratu genuen: egitura espezifiko eta deribatuak zein etapatan, zein arlotan, zertarako… erabil daitezke. Txostenean egindako ekarpenak gainetik begiratu genituen.

Interesgarriena izan zen mintegikide batzuk egitura hauekin zeukaten esperientzia kontatzea eta gurekin partekatzea:

    • “Zenbaki berdinak batera” zelan eta zertatrako erabili.
    • Kahoot aplikazio digitala zelan erabili TGT (Teams – Games Tournaments) egitura konplexu antzeko bat erabiliz. Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta hurrengo saioan aztertuko dugu.
    • “Lau jakintsuak”. Egitura hau eta puzzlea batzutan nahastu egiten dira. Hurrengo bileran egitura honen erabilera argituko dugu.

Horrez gain,  egitura berri batzuk praktikan jarri genituen:

Erabilitako material guztiak eskura dituzue Drive karpeta partekatuan.

Publicado en B eremua, egiturak, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Urtarrilaren 24an, hurrengo saioa

puzzle-226743_960_720

irudiaren kreditua

Ikasketa  kooperatiboan, Be Eremua lantzen hasten garenean normalean oinarrizko egiturak erabiltzen ditugu beti: folio birakaria, arkatzak erdira, 1 2 4… Oso egitura eraginkorrak dira, ia edozein eduki eta edozein jardura lantzeko balio dute eta.

Baina, batzutan egitura berriak sartu nahi ditugu gelan. Hau dela eta, saio honetan egitura espezifiko, deribatu eta konoplexuetan arituko gara. Hemen ikusten den moduan, asko daude.

egitura-kooperatiboak

Iaz, landu genituen orokorrean, eta deribatuak eta espezifikoak zein etapatan eta zein arlotan erabiltzeko proposamenak egin genituen: hona hemen taldean egindako ekarpena.

Aurten gure asmoa egiturak praktikan jartzea da, beraz ezin ditugu denak ikusi. Saio honetarako batzuk aukeratu ditugu zuekin lan egiteko: galderen katea, kontzeptuzko mapa lau bandatan, puzzlea eta ikerketa taldeak.

Horrez gain, zuek jadanik gelan erabiltzen ari zareten beste batzuk ere aipatuko ditugu, zuen esperientzia taldean partekatzeko.

Publicado en B eremua, egiturak, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Abenduaren 20ko saioaren ostekoa

males-318479_960_720

irudiaren kreditua

Oporrak pasatu dira eta martxan jarri gara berriro.

Burua kokatzeko, azkenego saioaren laburpena egingo dugu hemen, AKTAn informazioa ere izan arren.

Aurreko saioan, ekipoetan banatzen diren rol eta ardureei buruzko hausnarketa egin genuen: zeintzuk erabili etapa bakoitzean,  zertan datzan bakoitza… Eztabaida interesgarri bat sortu zen honen inguruan, iritzi desberdinak partekatzen. 

Horrez gain, egitura kooperatiboak bideratzeko eta ebaliuatzeko Bizkaiko aholkularien artean egindako materiala aztertu genuen. Ideia zera da: egitura bat proposatzen diegu ikasleei, hasieran gehien bat, oso ondo finkatu behar dira jarraibideak egitura era egokian egiteko. Hau dela eta, alde batetik kontrol zerrendak (egitura zelan egin behar den bideratzeko), eta beste aldetik autoebaluazio txantiloiak (egitura egin ondoren zelan egin dugun ebaluatzeko) banatu genituen bere erabilgarritasuna baloratzeko.

Hauxek dira ikusi genituen baliabideak

    • Egitura bakoitzaren jarraibide eta ebaluazio orriak 
    • Arrigorriagako Institutuak sortutako ebaluazio orria 
    • IK/KI errubrikak

Material guzti hauek eskura dituzue Drive karpeta partekatuan.

Amaitzeko, Zulaibarreko Iraidek bere ikastetxena  erabili duten A Eremuko jarduera bat aurkeztu du: Dorrerik altuena

Publicado en B eremua, baliabide didaktikoak, C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Abenduaren 20an, hurrengo saioa

conference-1886023_960_720

irudiaren kreditua

Aurreko saioan C eremuan lanean aritu ginen ekipoko planak egiteko lehenengo urratsak emanez: ardurak banatu, arauak finkatu, lehenengo behaketak eta jarraipenak, estrategiak eta tresnak…

Denbora aldetik justu ibili ginenez, saio honetan eremu honekin jarraituko dugu, bereziki:

Horretaz gain, B Eremuko egitura deribatuak eta espezifikoak berrikusiko ditugu eta, denbora badago, batzuk praktikan jarri.

Publicado en B eremua, baliabide didaktikoak, C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Azaroaren 22ko saioaren ostekoa

equipo

irudiaren kreditua

Azaroaren 22ko saioan C Eremuan sartu ginen.

Ekipoko planak egiten hastea asko kostatzen zaigu, baina C Eremuan apurka apurka aritzen joan gara.

Aurkezpen honetan ikusi genuen ekipoak osatu ondoren zer urrats eman ditzakeguntalde lanaren alde positiboak azpimarratu, ardurak banatu, arauak finkatu, lehenengo behaketak eta jarraipenak egin…

aurkezpena-3-saioa-16-17

(Klik egin irudian aurkezpena ikusteko)

Horrekin hasteko, taldeka rolak eta ardurak landu genituen: zeintzuk zein etapa/ziklotan erabaki genuen, eta ardura bakoitzaren zeregina finkatzen hasi ginen. AKTAN ikus dezakezue saioari buruzko informazio osoa.

Lana ez genuen amaitu, beraz hurrengo saioan honi jarraipena emango diogu.

Publicado en baliabide didaktikoak, C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario