Azaroaren 10eko saioaren ostekoa

Saioa hasteko Eguzkibegiko Davidek “erronka kooperatibo” bat proposatu zigun. Berak Heziketa Fisikoan erabiltzen dituen horietariko bat. Oso intersagrria iruditu zitzaigun.

Agian, batzuentzat ezezagunak direnez erronka kooperatiboen inguruan berak pasatutako informazioa kontsultatu ahal duzue (web orriak, bideoak…). Gure karpeta partekatuan ere topatuko duzue material gehiago. Hona hemen, adibide moduan, baliabide horien artean dagoen bideo bat:

Horrekin lotuta, esan behar dugu saioan karpeta partekatu bat egitea erabaki genuela. Momentuan sortu eta partekatu genuen baina hutsik zegon. Lasai! Orain hasi gara baliabideak sartzen. Sar zaitezte eta jadanik material batzuk ikusiko dituzue.

Gero, arin errepasatu genituen oinarrizko egiturak eta egituren erabilera ebaluatzeko tresna batzuk (kontrol zerrendak, autoebaluaketa fitxak…) aurkeztu. Batzutan  egiturak ikasleek ondo betetzea  zaila izaten da;  hau dela eta, holako tresnak aproposak izan ahal dira egitura bat praktikan jartzen dugun lehenengo aldiz orientatzeko, edota noiz behinka ondo egiten duten ziurtatzeko. Aipatutako karpeta partekatuan dagoeneko topatuko dituzue adibide batzuk.

Beste aldetik, oinarrizko erabilerarekin lotuta ere,  iaz egiten hasi ginen lanen berri eman genuen (egiturak eta arloko erabilerak)eta  adibide bat (Hizkuntzak DBHn) erakutsi genuen. Ideia interesgarria iruditu zitzaizuen eta hortik jarraitze erabaki zen, Guk adibide hori oinarritzat hartuta txantiloiak prestatuko ditugu (LH/DBH eta arlo desberdinetarako) eta iazko aportazioak sartuko ditugu, baina zure partaidetza ezinbestekoa da lan hau osatzeko.

Saioaren bigarren partean, egitura espezifiko eta deribatuen erabilerari buruzko lan bat proposatu genuen, taldeka eta fitxa hau erabiliz (EGITURA espezifiko eta deribatuak).  Folio birakaria baino “ibiltari”  batekin talde bakoitzak aztertu zituen egitura batzuk erabikera proposamneak egiten. Lan hau ez genuen amaitu, beraz hurrengo saioan jarraituko dugu fitxa guztiak talde guztietatik pasatu eta denon artean osatu arte.

 

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en B eremua, baliabide didaktikoak, dinamikak, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s