Azaroaren 28ko saioaren ostekoa

Azkenengo saioan Mintegi IIkideok bildu ginen.

Hasieran, banan banan, ikastexe bakoitzak kontatu zuen zein egoeretan dagoen (planen elaborazioa, batzordearen funtzionamendua, inplementazio prozesua, zailtasunak…).

Orokorrean, ikastetxeak pozik daude eramaten duten prozesuarekin. Nahiz eta beti egon zailtasunak, aurrerapausu itzelak eman dira. Gaur egun, ikastexe guztiek daukate koordinazio batzorderen bat, Koordinazio/prestakuntza saioak ere guztietan daude ezarrita, eta guztietan urtero sartzen dira prozesuan irakasle berriak. 

Zailtasunak ere agertzen dira. Orokorrean planak eta idazteko txantiloiak betetzea asko kostatzen da, kontuan harturta gainera txantiloi batzuk urtero aldatzen direla. Horrez gain, kide batzuk planteatzen dituzte arazoak ekipoen eraketan; pista gehiago eskatzen dituzte.

Amaieran kooperazio gaitasuna ebaluatzeko errubrikak gainetik aztertu genituen:

Errubrika 1 (taldedekoa)

Errubrika 2 (banakakoa)

Arratia institutuan itzuli dituzte eta hasi dira erabiltzen baina zailtasunak topatu dituzte: adierazleak gehiago zehaztu eta sinplifikatu behar dira. Denbora faltagatik ezin genuen landu. Geratu ginen itzulitako errubrika partekatuko genuela iradokizunak eta aportazioak egiteko.

Hau dela eta, Simposiumean aurkeztutako esperientzia batzuk komentatu ziren. Hona hemen esperientzia hauen aurkezpenak eta saioaren bideoa:

Saioaren laburpen zehatza  AKTAN irakur dezakezue.

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s