Urriaren 10eko saioaren ostekoa

Aurreko saioan, aurtengorako lan-plana eta egutegia osatu genuen. Hona hemen EGUTEGI definitiboa. Hor ikusiko duzuenez, saioa batzuk bi taldetan banatuta egingo ditugu (berriak, alde batetik, eta “zaharrak”, beste aldetik), eta beste batzuk denok batera, gure arteko elkatrukaketa sustatuz.

Urriaren 10eko saioan bi taldetan banatuko ginen:

Ikastetxe berriak:

  • A eremuko dinamikak aurkeztu ziren aurkezpen hau erabiliz:

Saioan dinamika batzuk praktikan jarri ziren (Maleta, Pilota, Koloreetako mundua, Elkarrizketa…).  Hurrengo saiorako dinamika pare bat egiteko eta autoinformea betetzeko konpromezua hartu zuten partaideek . AKTAn ikus dezakezue saioaren garapena.

Erabilitako dokumentu guztiak wikian, bidalita egon arren, eskura ditzakezue.

Aurreko urteetan esperientzian  egondako ikastetxeak:

Saio presentzialean Jose Ramonek emandako jarraibideak eta dokumentuak berrikusi genituen, banan banan, bi helburuekin:

  • ikastetxe bakoitza dagokion fasetan kokatzeko
  • eta horren arabera, dagozkion txantiloiak finkatzeko

Beti gertatzen den moduan, gure arteko aniztasuna handia izan zen: batzuk kokatzen dira Orokortze Fasean, eta beste batzuk Sendotze Fasean; eta, logikoa denez,  ikastexe bakoitzaren barruan hiru fase aldi berean gertatzen dira.

Geroago, aurten, talde honetan, tratatuko ditugun gaiak adostatu genituen:

  • kooperazio gaitasuna ebaluatzeko errubrikak
  • ikasketa kooperatiboa erabiltzen dugunean zelan ebaluatu
  • Ekipoko Planak sakonean aztertu
  • IKTen erabilera ikasketa kooperatiboan
  • Talde kohesioa lantzeko kurtso hasierako Harrera Plana aurkeztu eta konpartitu.

Erabilitako dokumentu guztiak, bidalita egon arren, wikian ere eskura daitezke.

Hurrengora arte!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en A eremua, dinamikak, informazioa, mintegiaren egunerokoa, prestakuntza. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s