Azaroaren 15eko saioaren ostekoa

Urrian/azaroan zehar bideokonferentzietan ibili arren, irailatik ez garela denok batera bildu izan. Pasa den ostegunean berriro bildu ginen guztiok -eta gehiago- mintegian. Hau da, bi irakasle berri etorri ziren: Maiteder, Galdakaoko Musika eskolakoa, eta Nekane, Arrigorriaga Eskolakoa. Jardunaldietan egindako tailerrean ezagutu zuten esperientzia eta mintegian parte hartzen animatu dira. Ongi etorriak!

Saioan, bideokonferentzia modalidade berriei eta Jardunadiei buruz balorazioa egin genuen eta A Eremuko Kohesio dinamikaren inguruan lanean aritu ginen. Aktan eta wikian daukazue egindakoaren laburpena.

Horrez gain, gogoratu nahi dizuegu azaroaren 22an, 14,30etatik 16,30etara  Gandasegin, ikastetxean bertan (Egiako eraikuntzan),  izango dugula Milarekin bideokonferentzia bat. Dakizuenez, aurten Gandasegin klaustro osoa hasi da ikasketa kooperatiboa lantzen, beraz bideokonfrentzia horretan bereziki A Eremuko dinamiken erabilera jarraipena eta B Eremuko egituren saiakerak aztertuko dira. dakizuenez, beste ikastetxeetatik berriak diren beste irakasle batzuek ere saio honetan parte hartzeko aukera daukate, baina  lekua murriztua denez (gela ez da oso handia) joateko asmoa baduzue mesedez kontaktoan jarri Ikasleketa Buruarrekin (944571066) zenbat pertsona joan ahal diren jakiteko.

Gure plangintzari jarraituz, hurrengo elkartzekoa abenduaren 13an izango dugu. Saio horretan, alde batetik,  A Eremuko dinamika ezezagunak aztertuko ditugu, eta beste aldetik, ekipoak egiteko irizpideak eta estrategiak konpartituko ditugu.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s