Azaroaren 15ean, hurrengo saioa: gure arteko elkartrukaketa

Dakizuenez, urrian/azaroan zehar bideokonferentzien lehenengo fasea (zentroka planak egokitzekoak) burutu dugu. Aurten, esperientzia berria izan da: bideokonferentziak bi zentroka (egoera antzekoa daukatenak) izan ditugu Jose Ramonekin. Hiru bideokonferentzia izan dira. Berria ere izan da lekua: Torrezabal Kultur Etxea. Gure ustez, hobeto joan da baina hurrengo bileran baloratuko dugu formatoa eta lekua.

Beste aldetik, bideokonferentzia Zeanurin ere egin genuen baina Gandasegin, daten aldaketak direla eta, oraindik ezin izan dugu egin. Azaroaren 22an, 14,30etatik 16,30etara izango dugu ikastetxean bertan. Beraz, ikastetxe/irakasle berriak gonbidatuta zaudete egun horretan parte hartzeko.

irudiaren kreditua

Gure plangintzari jarraituz, hurrengo elkartzekoa datorren ostegunean, 15ean, izango dugu, denok batera. Bilera, beti bezala, Berritzegunean egingo dugu, goizeko 9etan. Zuek eskatuta, saio honetan landuko ditugun aspektuak hauexek izango dira:

  • Aurrez aztertzekoak:
    • Bideokonferentzien 1. fasea baloratu: talde handian
    • Jardunaldietan egindako tailerra baloratu: talde handian
  • A eremuko dinamiken erabilera: talde txikietan elkartrukaketa
  • A eremuko dinamika berriak: talde handian azalpena
  • Ekipoak osatzeko irizpide eta estrategiak: talde txikietan elkartrukaketa

Horretaz gain, B06 Jardunaldietan egin genuen “Ikasketa Kooperatibo” Tailerraren informazioa jardunaldietako blogean topa dezakezue. Arrakasta handia euki zuen. jendea oso gustora egon zen eta irakasle/ikastetxe batzuk animatzen ari dira praktikan jartzeko.

Ostegunera arte.

Zuen zain gaude!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s