Irailaren 20ko bileraren ostekoa

Irudiaren kreditua

Irailaren 20an egin genuen mintegiaren lehenengo saioa, gure artekoa. Iaz esperientzian egondakoaz gain bi ikastetxe berri etorri ziren. Bata, guztik berria, San José Ikastexea, eta bestea, Igorreko Eskola, ez hain berria. 1. urtean esperientzian parte hartu zuen, iaz utzi eta aurten berreskuratu dugu. Ongi etorri guztioi!

Mintegian aniztasuna gero eta gehiago dago, ikastetxeetan gertatzen den moduan: batzuk hasiera mailan, beste batzuk orokortze fasean, beste batzuk sendotze planean… Egia da honek konplikatzen du taldearen dinamika baina, beste aldetik, erronka bat da. Geletan aplikatzen ari garen filosofia gure artean ere aplikatu behar dugu: denok denongandik era kooperatiboan ikastea. Ea lortzen dugun!

Beno, saioaren laburpena Wikian  ikus dezakezue. Hor ere eskegi dugu, aldaketa batzuk egin ondoren, mintegiaren 12-13 EGUTEGIA  eta Jose Ramonen partaidetzaren aurreiluspena.

Honi jarraituz, hauexek dira hurrengo saioak

  • Urrian/azaroan lehenengo bideokonferentziak bikoteka

    • Urriaren 4an: bideokonferentzia Arratia BHI eta Arrigorriaga BHI. Sendotze eta Orokortze Planak aztertzeko

    • Urriaren 18an: bideokonferentzia Eguzkibegi LHI eta Etxegarai LHI. Sendotze eta Orokortze Planak aztertzeko

    • Azaroaren 8an: bideokonferentzia Urduña LHI eta Unkina LHI. Orokortze Plana aztertzeko

    • Gandasegi LHIk eta Zeanuri LHIk egingo dute ikastetxean bertan.

    • Ikastetxe berrien koordinatzaileak, San Jose Ikastetxe eta Igorreko Eskolakoak, hasierako mailan dagoenez gonbidatuta daude Gandasegin egingo den 1. bideokonferentzia. Eguna aldatu behar izan dutenez (25ean zen) data finkatuta dagoenean informazioa bidaliko dizuegu ). Beste ikastetxeetako irakasle berri berriak interesatuta badaude joan ahal dira ere.

  • Gure arteko 2. saioa azaroaren 15ean egingo dugu. Gaia: kohesio dinamikak eta ekipoak egiteko irizpideak aztertzea eta esperientzien elkartrukaketa

    Aurten bideokonferentziak beste leku batean egingo ditugu, ea konexioa hobea den (¿?). Beraz, hemendik aurrera, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean bilduko gara. bakoitzean esango dizuegu zein solairutan eta zein pisutan. “Hatzamarrak gurutzatu”.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s