Ekainaren 7an, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Datorren ostegunean berriro bilduko gara gara mintegian.  Helburua: datorren 20an, Jose Ramonekin izango dugun saioa prestatzea.

Gogoratzen baduzue, 20ko saiorako José Ramonek hauxe proposatu zuen:

  • Orokortze fasean daudenentzat (bigarren urtekoentzat):
    • Aurtengo esperientzia “Ikastetxeko Proiektua” dokumentuan jasotzea, hau da,   zeintzu irakaslek  martxan ipini dute ikasketa kooperatiboa, zeintzu arlotan/taldetan eta zeintzu dinamika/egitura erabiliz. Horretarako taula bat bete behar dugu.
    • 2012-2013 ikasturterako Sendotze Planean lehentasunak eta hobekuntzak finkatzea. Aurreko taula oinarritzat hartuta, zer aldatu, zer mantendu eta zer hobetu erabaki gure eskuhartzearen koherentzia bilatuz.

Horrez gain, “Cuaderno de aula” (gehien erabiltzen dugun dinamika/egituraren praktika deskribatzea eta ereduak eranstea), gehienetan, bete barik zegoen. Ahal izanez gero joan osatzen ere. Gogoratzen bazarete, “Gelako koadernoa”ren helburua zen ikastetxeko kide berriei lagungarria izan ahal den tresna bat eskeuintzea. Hau guztia egiteko txantiloiak wikian eskura daitezke (Maiatzaren 3ko saioaren ostekoa atalean) 

  • Lehenengo urtean daudenentzat:
    • Unitate Didaktikoa eta, posible bada, Ekipoko Plana burutzea, eta autoinformeak bete.
    • Orokortze planari buruz pentsatzen joatea: datorren kurtsoari begira aurreikuspenak (norbanako plana sistematizazea, irakasle berriak sartzea, barruko laguntzak ezartzea…)

Honetarako behar dituzuen txantiloiak ere wikian eskegita daude (Maiatzaren 3ko saioaren ostekoa atalean).

Ostegunean, honen inguruan egon ahal diren zalantzak argitzen saiatuko gara.

Laster arte!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s