Maiatzaren 5eko saioaren ostekoa

Aurreko astean, Jose Ramonekin hirugarren bideoconferentzia euki genuen. Denbora eskasa izan zen baina teknikoki primeran joan zen.

Fase honetan estu ibili zaretenez gehienek ez duzue autoinformerik ez ekipoko planerik eskegi (lasai, hemendik aurrera eskegi ahal duzue edo guri bidali guk eskegitzeko), beraz, Jose Ramonekin bi kasu bakarrik (Zeanuri Eskola eta Arratia Institutukoak) aztertu ahal izan genituen. Dena den, agertu ziren arazoak eta oztopoak segurazki beste ikastetxeetan agertu diren antzekoak izan dira, horregatik bere aportazioak guztientzako baliogarriak izan direla uste dugu. Beti bezala, laburra izan arren, saioa oso aprobetxagarria izan zen.

 Irudia Flickr CCtik hartuta

Azkenengo partean, Jose Ramonek hurrengo faserako hauxe proposatu zigun:

  • Beste Unitate Didaktikoan 3 egitura lantzea (hobeto aurrekoan erabilitakoak,  baina bat berria izan ahal da).
  • Beste Ekipoko Plana egitea: rolak banatu , ekipoko zein banakako helburuak finkatu, 3 momentutan jarraipena egitea eta autoebaluazioa betetzea.
  • Aurten garatutako prozesu osoa baloratzeko galdetegi bat erantzun.
Saioan hartutako apunteak Google Docsen dokumentu batean idatziko dugu eta zuekin konpartitu, nahi duzuena zehaztu edota gehitzeko. Wikian ere txertatuko dugu.

Zuen  autoinformeak wikian eskegitzen jarraituko dugu, baina ekipoko planak eta jarraipenak, ikasleen izenak agertzen direnez, guri bidali eta blogean, post babestu batean (pasa-hitzarekin),  batuko ditugu.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s