Ongi etorri Mintegira!

Aurreko ikasturtean, maiatzaren 6an, Arrigorriagako Institutuan Ikasketa kooperatiboari buruzko saioa antolatu genuen. Emailea: José Ramón Lago.

Saio oso arrakastatsua izan zen. Alde batetik, jende asko bildu ginen (70 inguruko lagun) eta beste aldetik, komentario eta balorazioak oso onak izan ziren. Agian, denbora eskasa, baina lehenengo hurbilketa egiteko oso aproposa izan zela uste dugu: emailea oso trebea, aurkezpena argia, jendearen jarrera oso partizipatiboa… Hemen ikus dezakezue ebaluazioaren emaitzak .

Pasatu genuen balorazio inkestan partaideok gaiari jarraipena emateko interesa azaldu zenuten, eta batzuek ikasketa kooperatibo teknika desberdinak praktikan jartzeko ere. Hau zela eta, Mintegia antolatzea erabaki genuen.

Ikastetxeetan jaso duzuen informazioan agertzen den moduan, hauxek izango dira mintegiaren helburu orokorrak:

  • gaiari buruzko prestakuntzan sakontzea
  • lan kooperatibo metodo edota teknika batzuk praktikan jartzea
  • ikastetxe desberdinen arteko elkartrukaketa bultzatzea

Burua berriro kokatzeko hona hemen, Jose Ramon Lagok,maiatzean, erabilitako power pointa

Horrez gain, PDF formatoan ere hemen ikus eta deskarga dezakezue.

Amaitzeko Jose Ramonek bere saioari bukaera emateko erabili zuen bideo bera uzten dizugu. Goza ezazue!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en baliabide didaktikoak, informazioa, mintegiaren egunerokoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s