Ekainaren 6an, mintegiaren azken saioa

Ekainaren 6an mintegiko azkenengo saioa egingo dugu.

Hasteko, aurreko saiorako aurreikusita zegoen tertulia burutuko dugu.

Horretarako Zariquieyren 7. kapituluaren azkenengo atala “La cooperación como medio de la calificación” (251 orrialdetik aurrera) patxadaz irakurtzeko konpromisua hartu dugu. Atal horretan Zariquieyk taldeka egindako lanaren ebaluazioaz haunarketa egiten du eta hainbat gomendio emtaen ditu.

Irakurri bitartean bakoitzak bere intereseko ideiak edo esaldiak azpimarratu beharko ditu gero saioan denon artean elkartrukatzeko.

Amaitzeko, mintegiaren balorazioa egingo dugu eta gosaria partekatuko dugu.

On egin!

irudiaren kreditua

 

Anuncios
Publicado en C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Maiatzaren 30eko saioaren ostekoa


irudiaren kreditua

Hasteko, aurreko saioan egindako lana azaldu zen eta erabilitako materialak berrikusi genituen, kide batzuk falta ziren eta.

Leehenengo eta behin, aurreko saioan, “Kooperazio curriculumeko” itemekin osatu genuen taula aurkeztu zen: zuen ekarpen guztiak, dokumentuka, bildu egin genuen eta errepikatzen ziren itemak azken zutabean ordenatu (ikusi dokumentua). Ondo baloratu zen ahalegina baina oraindik gehiago jorratu behar da kooperazio kurriculuma zehazteko.

Jarraian,  Zariquieyren “Cooperar para aprender” liburuaren 7. atala (“Evaluamos el aprendizaje cooperativo”), 225 orritik aurrera, kooperazioa baloratzeko agertzen diren tresnak aztertu genituen binaka, aldekoak eta kontrakoak baloratzen. Lan hau egiteko fitxa bat luzatu genizuen eta gero talde handian komunean jarri zen.

Aurreikusitako zegoen tertulia, denbora faltagatik , ez genuen egin, beraz hurrengo egunean honekin hasiko gara. Horretarako Zariquieyren 7. kapituluaren azkenengo atala “La cooperación como medio de la calificación” (251 orrialdetik aurrera) patxadaz irakurtzea erabaki zen, bakoitzak bere intereseko ideiak edo esaldiak azpimarratuz. Saioan denon aportazioak partekatzeko tertulia bat burutuko dugu.

Gogoratu hurrengo mintegi saioaren data aurreratu dugula, beraz ekainaren 6an egingo dugu.

 

Publicado en C eremua, mintegiaren egunerokoa, prestakuntza | Deja un comentario

Maiatzaren 30ean, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Saio honetan ebaluazio gaiarekin jarraituko dugu.

Hasteko, aurreko saioan egindako ekarpenak -kooperazio curriculumari dagozkionak- aztertu eta bateratuko ditugu.

Jarraian, aurreko saioan jorratu barik gelditu zen ebaluatzeko tresnen azterketan sakonduko dugu. Gogoratu Zariquieyren liburuaren 7. kapituluan agertzen diren tresnak zuen kabuz begiratzeko gelditu ginela saio honetan denon artean komentatzeko.

Bukatzeko, “Taldeka egindako lanaren ebaluazioa”n zentratuko gara. Horretarako, bakoitzak Zariquieyren liburuaren 7. kapituluaren azkenengo atala “La cooperación como medio de la calificación” irakurri eta bere intereseko ideiak edo esaldiak azpimarratuta ekarri. Saioan denon aportazioak partekatzeko tertulia bat egingo dugu.

Saioan erabilitako dokumentuak karpeta partekatuan bilduta daude.

Publicado en C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Apirilaren 25ko saioaren ostekoa

Ebaluazio gaian sakondu genuen.

Donostiako II Topaketetan Mila Naranjok ebaluazioari buruz emandako hitzaldia abiapuntutzat hartuta ebaluazioaren bi aspektu aztertzea erabaki genuen aurreko saioan:

  • Kooperazio gaitasunaren ebaluazioa
  • Taldeka egindako lanaren ebaluazioa

Eskema batean ikusi genituen bi aspektu hauen inguruko hainbat galdera edo erabakitzekoak. Helburua zen  ebaluazioaren inguruko hainbat galdera planteatu gero ikastetxe bakoitzean Ikasketa kooperatiboko “Ebaluazio Plana” finkatzeko: zer, nork, noiz, nola…

Eskema honetan oinarrituta zuen praktikak partekatu eta aztertu genituen: zer ebaluatzen dugu, zelan, nork, noiz… (Ikusi egindako ekarpenak)

Gero, Kooperazio gaitasunaren ebaluazioan zentratu ginen. Horretarako  Zariquieyren “Cooperar para aprender” liburuaren 7. atala (“Evaluamos el aprendizaje cooperativo”) hartu genuen abiapuntutzat. Horren barruan, Kooperazio konpetentzia ebaluatzeko berak proposatzen dituen 5 urrats aztertu genituen eta bitan sakondu genuen:

  • Kooperazio curriculuma: Finkatuta daukagu? Helburuak, edukiak, ebaluazio adierazleak?  Dokumentu desberdin batzuk aztertu genituen taldeka, denon artean item esanguratsuenak ateratzeko (Ikusi dokumentua).
  • Ze tresnak erabiltzen ditugu ebaluatzeko/kalifikatzeko? Astirik ez genuenez 7. kapituluan agertzen diren tresnak zuen kabuz begiratzeko erabaki genuen, hurrengo saioan denon artean komentatzeko.

Hurrengo saioan “Taldeka egindako lanaren ebaluazioa”n zentratuko gara. Horretarako Zariquieyren 7. kapituluaren azkenengo atala patxadaz irakurtzea erabaki zen, bakoitzak bere intereseko ideiak edo esaldiak azpimarratuz. Saioan denon aportazioak partekatzeko tertulia bat egingo da.

Saioan erabilitako dokumentuak karpeta partekatuan bilduta daude. Informazio zabalagoa AKTAN.

Giari buruzko bi iburuen erreferentzia:

Cooperar para aprender, Francisco Zariquiey, Ed. SM

La evaluación en el aprendizzaje cooperativo, Johnson and Johnson, Ed SM

Publicado en C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Apirilaren 25an, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Saio honetan ebaluazioan sakonduko dugu.

Saio honetan Kooperazio gaitasunaren ebaluazioan zentratuko gara. Horretarako, alde batetik zuen praktikak partekatuko ditugu, eta beste aldetik,  Zariquieyren “Cooperar para aprender” liburuaren 7. atala (“Evaluamos el aprendizaje cooperativo”) eta beste dokumentu batzuk aztertuko ditugu.

Helburua da ebaluazioaren inguruko hainbat galdera planteatu gero ikastetxe bakoitzean Ikasketa kooperatiboko “Ebaluazio Plana” finkatzeko: zer, nork, noiz, nola…

 

Publicado en C eremua, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Martxoaren 21eko saioaren ostekoa

Saio honetan ebaluazio gaiarekin aritu ginen.

Donostiako II Topaketetan Mila Naranjok ebaluazioari buruz emandako hitzaldiaren bideoa  ikusi genuen.

Bideoan ebaluazioari buruz berak aipatzen dituen bost eremu aztertu genituen:

  1. EVALUACION DE LOS OBJETIVOS/ CONTENIDOS DE LAS AREAS CURRICULARES.
  2. EVALUACION DE LAS ACTIVIDADES REALIZADAS CON UNA ESTRUCTURA COOPERATIVA
  3. EVALUACION DE LAS ESTRUCTURAS APLICADAS
  4. EVALUACION DEL APRENDIZAJE COOPERATIVO CUANDO SE HACE ALGO ENTRE TODOS
  5. EVALUACION DE LA COMPETENCIA “ APRENDIZAJE COOPERATIVO”

Bideoa ikusterakoan eremu bakoitzaren bukaeran gelditu ginen eta gure ekarpenak partekatu genituen.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta aspektu guztiak aztertu ziren. Bereziki bi aspektutan sakontzeko beharra ikusi zen:

  • ikasleek talde kooperatiboetan egiten dituzten jarduerak/produktuak zelan ebaluatu.
  • kooperatzeko konpetentzia zelan ebaluatu (ekipoko planak).

Beraz, hurrengo saioetan lehenengo puntu hauekin arituko gara: zuen praktikak partekatuko ditugu eta adituen orientabideak aztertuko ditugu.

Publicado en C eremua, informazioa, mintegiaren egunerokoa, prestakuntza | Deja un comentario

Martxoaren 21ean, hurrengo saioa

Saio honetan ebaluazio gaian arituko gara. Oso gai poliedrikoa denez, hasiera emateko Mila Naranjok, Donostiako II Toaketetan, eman zuen hitzaldia entzutea aproposa iruditu zaigu. berak, oso modu ordenatuan eta argian,  ikasketa kooperatiboaren barruan ebaluazioak euki ahal dituen adar guztiak azaltzen ditu.

Bideoa ikusiko dugu eta fitxa batekin hausnarketa egingo dugu, hortik hurrengo saioetan zen nahi dugun landu finkatzeko.

Publicado en C eremua, informazioa, mintegiaren egunerokoa, prestakuntza | Deja un comentario