Protegido: Otsailaren 8ko saioaren grabaketa

Esta entrada está protegida. Para verla escribe la contraseña:


Publicado en Sin categoría

Otsailaren 8ko saioaren ostekoa

Otsailaren 8ko saioa, beti bezala, oso aberatsa izan zen. José Ramonek Laguntza Planak eta Orokortze Planak aztertu zituen orientabideak emanez, eta hurrengo bideokonferentziarako eginbeharra finkatu zuen. Saioa oso dentsua izan zenez, saioren ostean dokumentu honetan atazak eta epeak zehazten saiatu gara. Lagungarria izatea espero dugu.

Hurrengo post-ean saioaren grabaketa argitaratuko dugu.

Publicado en informazioa, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Otsailaren 8an, hurrengo saioa José Ramón Lagorekin

Dakizuenez, datorren asteazkenean José Ramón etorriko da berriro gurekin egoteko. Saioa Berritzegunean izango da, 16,30etan.

Aurreko saioan 8rako eginbeharrekoa zehaztu genuen. Dokumentu berriak (planak, autoinformeak…) badituzue wikian eskegi Otsailaren 8ko saiorako Dokumentuak atalean edo guri bidali, betiko moduan.

Laster arte.

Publicado en informazioa, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Urtarrilaren 19an: hurrengo saioa (mintegikideen artean)

URTE BERRI ON!!!

Hemen gaude berriro, gogo betez.

Datorren astean berriro bilduko gara mintegikideak prozesuaren jarraipena egiteko. Honen bileraren helburua, dakizuenez, Jose Ramonekin, otsailaren 8an, izango duguna prestatzea da. Beraz, bilera horretarako pendiente dauzkagun betebeharrak aztertuko ditugu:

    • Orokortze Planak eta Aurkezpen Planak: Alde batetik, aurreko bideokonferentziak Jose Ramonek emandako azalpenak eta orientabideak kontuan hartuta, kasu batzuetan planak moldatu behar ziren. Beste aldetik, azarotik ona egin duzuenarekin osatu.
    • Dinamikak eta egiturak: Autoinformeak bete
    • Ikastetxe berriak: egoera aztertu eta autoinformeak bete

Gure arteko saio honetan panorama aztertuko dugu: zein egoeretan zaudete, zein laguntza behar duzue, zalantzak eta abar., eta Jose Ramonekin otsailaren 8an eukiko dugun saio presentziala prestatu:

      • berak zer eskatuko digu
      • guk zer eskatu nahi diogu

Planen egokitzapenak eta autoinforme berriak eskegitzeko atal berri bat zabaldu dugu wikian. Betiko moduan, ez badakizue edo ezin baduzue eskegi guri bidali emailez eta guk egingo dugu. Plantilak eta ereduak ere wikian dauzkazue.

Laster arte.

Publicado en informazioa, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Azaroaren 10eko saioaren ostekoa

Pasa den ostegunean Ikasketa kooperatiboaren “status quo”- aren errepasu bat egin genuen:

  • Plantilla_Plan_de_Presentación y_Apoyo del aprendizaje cooperativo taulak aztertzen hasi ginen. 
    • Iaztik esperientzian dauden ikastetxeak:
      • Ikastetxe guztietan  irakasle berri batzuk gehitu dira, etapa guztietatik: batzuk sistematikoki landuko dute, beste batzuk saiakerak egiteko prest daude
      • Ikastetxe askotan (Etxegarai LHIn, Eguzkibegi Ikastolan, Arratia Institutuan, Gandasegi LHIn eta Igorre LHIn) aholkularion laguntza eskatu  digute berriekin lehenengo saio bat egiteko; besteetan irakasleek beraiek egin dute. 
    • Esperientzia honetan berriak diren ikastexeak:
      • aholkulariok egin dugu aurkezpenazena
      • Zeintzuk hartuko dute parte:
        • Unkina LHI: HH osoa eta LH ko irakasle bat hasi dira
        • Urduna LHI: LH osoa
  • José Ramonek “orokortze planari” begira eskatutako fitxak aztertu genituen:

Datorren 24an egingo dugun bideokonferentzia dela eta, planak eta autoinformeak bete eta wikian eskegitzearen beharra ikusten zen. Batzuk galdetzen zuten ea atoinforme guztiak eskegi behar ziren. Zuek erabaki. Badakizue zelan aztertzen dituen José Ramonek zuen dokumentuak, oso zehatz; beraz, aspektu esanguratsuenak hor agertzeko eta komentatu ahal izateko zuek erabaki zeintzu edo zelan eskegi.

Wikian atal berri bat zabaldu dugu ikastetxeka dokumentuak igotzeko. Ez badakizue zelan eskegi guri bidali e-mailez eta guk egingo dugu. Dena den, prozesua errazteko hona hemen

Publicado en informazioa, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Azaroaren 10ean, hurrengo saioa

Datorren ostegunean, berriro bilduko gara  Berritzegunean (9:15)

Hiru aste hauetan, mugimendu handia egon da ikastetxeetan:

  • ikastetxe bi zerotik hasi dira: Urduña LHI eta Unkila LHI
  • iaz esperientzian egon ziren ikastexeetan:
    • irakasle berri batzuk hasi dira ikasketa kooperatiboa lantzen
    • iaz hasi zirenek jarraitu dute esperientziarekin

irudiaren kreditua

Hau dela eta, aholkulariok ikastetxez ikastetxe ibili gara “buena nueva”predikatzeko zuei laguntzen; ikastetxe batzuetan arrakasta handia izan dugu, beste batzuetan ez hainbeste, baina, denon, artean, leku guztietan -gutxi izan arren- esperientzia zabaltzea lortu dugu.

Osteguneko sioan hau guztia elkartrukatuko dugu:

  • zenbat irakasle daude momnetu honetan ikasketa kooperatiboa lantzen 
  • zelan daramagu lana 
  • José Ramonek “orokortzeplanari” begira eskatutako fitxak:
Laster arte!
Publicado en informazioa, mintegiaren egunerokoa | Deja un comentario

Ikasketa kooperatiboa 2011 JARDUNALDIETAN

Dakizuenez, urriaren 20 eta 21ean berritzeguneko Jardunaldiak ospatu ziren. Aurten, “ikasten ikasteko konpetentzia” izan zen ardatza.

Bigarren egunean, konpetentzia hau garatzeko egokiak diren estrategiak edo tresnak aurketu ziren esperientzien bitartez. Ikasketa kooperatibo, noski, guztiz egokia da konpetentzia hau zein beste batzuk ere garatzeko. Horregatik, zuetariko batzuei eskatu genien iazko esperientzia azaltzea. Mila esker Felix-i, Amparo-ri eta Ainhoa-ri beraien aurkezpenak prestatu eta egiteagatik.

Jardunaldietako blogean ponentzia eta esperientzi guztien aurkezpenak bildu ditugu. Dena den, hemen ere uzten dizkizuegu:

 

 

Zorionak eta mila esker zuen ahaleginengatik!

Publicado en esperientziak, informazioa, prestakuntza | Deja un comentario